2009-12-14

BIZKOTXOAREN ERREZETA



BIZKOTXOA

Ba al dakizue bizkotxo bat egiten? Eta egiten al dituzue etxean? Seguru etxekoek eskerrak emango dizkizuetela gosaltzeko orduan bizkotxo bat aurkitzen badute!

Osagaiak:
- Lau arraultza
- Jogurt bat (naturala, limoizkoa...)
- Irina (3 jogurt pote)
- Azukrea (2 jogurt pote)
- Legamia
- Olioa (jogurt pote laurden bat)
- Gurina

Prozesua:
Hasi aurretik, eskuak garbitu eta labea berotzen jarr.
1. Lau arraultzen txurigo eta gorringoak bereizi.
2. Txuringoak elur-puntuan jarri.
3. Gorringoak + Irina + Txuringoak + Azukrea ondo nahastu eta irabiatu.
4. Aurreko oreara legamia eta olioa bota, eta irabiagailu elektrikoz ondo nahasi.
5. Moldea gurinez igurtzi eta orea bertara bota.
6. Labean sartu eta 45 minutuz itxaron.
7. Moldea labetik atera, bizkotxoa moldetik atera, eta ON EGIN!

Miramon!


Ezagutzen al duzue Miramon Tekonologi Parkea? Kutxaespazia? Ba 6. mailako lagunek duela bi aste bertara bisita egin zuten eta parkearen nondik norakoak azaldu zizkiguten. Oso interesgarria iruditu zitzaigun eta aurretik ezagutzen bagenuen ere, itzultzeko gogoa piztu digute. Ikusi-ikusi! beraiek emandako azalpenak eta seguru gabonetako oporrak aprobetxatuz Donostiako parkera bisita egingo duzuela!

Erakusketa iraunkorra:
Bertan 160 esperimentu ikusi eta egiteko aukera ematen dute, hala nola:
- Zentzumena eta sentikortasuna
- Zientziaren lorategia
- Energia txinpartak
- Argi-jokoak
- Lur ontzia
- Material harrigarriak
- Mundu mekanikoa
- Komunikazioa
Saltxeatu al duzue? eta zer? erakargarria baietz? oso!!! ba bertara hurbilduz gero, horiek eta askoz gehiago egingo dituzue, eta gainera ondo pasatzeaz gain asko ikasiko duzue!

Hau ez da guztia, hortaz gain, Planetariuma dago instalakuntza hauetan, eta egunean bost saio ematen dituzte. Izarrak gustatzen zaizkizula? ba ez galdu aukera hauen inguruan jakin daitezkeen mila kuriositate ezagutzeko.

Gogoratu, jaiegunetan eta larunbata eta igandetan 11:00-19:00 ordutegian zabaltzen dutela, eta bestela egunero 10:00-19:00 bitartean. Ah! eta ez ahaztu, urtarrilaren 1ean itxita egongo dela! Ondo pasa!

http://www.miramon.org/

2009-12-13

IHAUTERIAK 2009

Otsailean, lehen hezkuntzako beste ikaskideekin batera, gure protagonistek ihauteriak ospatu zituzten. Bolanta izan zen beraien mozorroa eta jantziak ikastolan egindakoak dira. Izandako ospakizunean Bidebieta eta Altza auzoetatik dantzatuz, umorez bete zituzten kaleak.









EUROPA

Azaroan zehar Europaren inguruan lanean aritu dira seigarren mailako ikasleak eta taldeka herrialde desberdinak landu dituzte, ezin izan dute herrialde horietara bidaia egin, baina haien imaginazioek hara egin dute jauzi. Guk ere herrialde horiek ezagutzeko, haien lanak ikusteko aukera dugu, ikusi eta gozatu!

Zein da herrialde bakoitza identifikatzen duen irudia?


GELAKO ARGAZKIA


Urtero bezala, Herri Ametsako aldizkaria osatzeko gela bakoitzeko argazkiak atera dituzte. Eta argazkia pasa digute eta guk hemen eskegiko dugu artista hauen aurpegiak ezagut ditzazuen. Zenbat mis eta mister baietz? eta gainera argiak eta jatorrak. Horrela segi 6.B!

BERTSOA

UDAZKENA


Udazkenean erortzen dira

Hosto pila bat lurrera

Usoak azkar pasatzen dira

Iparretik hegoaldera


Haizea gogor ibiltzen zaigu

Alde batetik bestera

Udan izaten du hasiera

Ta neguan bukaera


Zortziko handia


OLERKIA

UDAZKENA

Udazkena, udazkena

Betiko eskema

Hostoak jauzi,

Eguzkia hazi,

Ta berriro ere

Negua hasi.



Udazkena, udazkena

Kolore handiena

Uda eta gero

Dagoena.